2018(e)ko martxoaren 14(a), asteazkena

Stephen Hawking hil da 76 urte zituela.



Ezaguna da bere irudia, AEA (alboko esklerosi amiotrofikoa) gaitza izan arren ez baitzion utzi lanari. Gurpildun aulki batean eserita, eta ordenagaitu baten bitartez hitz eginez, hainbat aldiz agertu zen. Baina sona ez dio eman gaixo egon arren lanean jarraitzeak, lan horretan egindako aurkikuntzek baizik.
Berea da unibertsoaren sorreraren inguruko Big bang-aren teoria, eta bereak dira zulo beltzen inguruko teoriak ere. Bera izan zen zulo beltzak amaierarik gabeko zulo gisara definitu zituena; eta bera izan zen 2014an bere teoria berritu eta zulo horiek ez direla erabat beltzak esan zuena ere, radiazioak dituztelako.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina